AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Dimisioa eman behar izan du Osasunako zuzendaritzako kide batek, Israelgo Estatuaren aldeko mezuengatik

24 ordu baino gutxiago iraun zituen karguan, sare sozialetan argitaraturikoengatik kritikak jasan ostean.

Aurreko ostegunean eman zuten Osasuna klubeko zuzendaritza-batzordearen osaeraren berri, eta tartean zen Martin Corera Izu; zuzendaritzako kide berri bakarra. 24 ordu baino gutxiagoan, ordea, dimisioa eman behar izan zuen: Osasunako zale ugarik sare sozialetan salatu zuten Israelgo Estatu genozidaren aldeko babes-mezuak zabaldu izan dituela Corera Izuk, gerora X plataforman erabiltzen zuen kontua ezabatu eta argitalpen horiek desagerrarazten saiatu den arren.

Nafarroako futbol-taldeko zaleek hainbat pantaila-argazki argitaratu zituzten, zuzendaritzako kide berriak idatzitako hainbat mezu erakusten zituztenak. "I support Israel", "No hace falta ser judío para apoyar a Israel" eta antzeko aldarrikapenak zabaldu eta babestu izan ditu Corera Izuk, frogatu ahal izan den modura. Sionisten aldeko jarrera hori dela-eta jasandako kritiken ondoren, dimisioa eman behar izan zuen zuzendaritzako kide berriak, eta egun bakar bat ere ez zuen iraun karguan.

Aurtengo jaietan ez ditu txoznak jarriko Urnietako Txozna Batzordeak, udalaren trabak direla eta
"Aldaketarako bermerik ez dugula ikusita, 2025eko San Migel jaietarako ez dugu txoznarik jarriko, ezta jai egitaraurik antolatuko ere", jakinarazi du. Uztailean azaldu zuen arriskuan zeudela herriko txoznak.