AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Dimititzeari uko egingo dio Valentziako Generalitateko gobernuak

Larunbatean manifestazio erraldoi bat izan zen Valentzia hirian, hondamenaren erantzuleak seinalatzeko; tartean, bertako agintariak. Hala ere, gobernuak adierazi du dimisioa ez dela "aukera bat", eta larunbatean izan ziren liskarrak gaitzetsi ditu.

Mobilizazio masibo bat izan zen aurreko larunbatean Valentzia hirian: 130.000 pertsona inguruk hartu zuten erdigunea, politikari profesionalek eta enpresaburuek DANAri lotutako hondamendian daukaten erantzukizuna salatzeko. Besteak beste, Valentziako Generalitateko gobernuaren dimisioa exijitu zuen jendetzak. Hala ere, badirudi agintea mantendu nahi duela PPk: Susana Camarero presidenteordeak atzo jakinarazi zuen dimititzea ez dela "aukera bat".

Fribolitate osoz adierazi zuen, gainera, botereari eusteko arrazoia dela "tragediaren biktimak" ez "abandonatzea". Carlos Mazon buru duen gobernuaren dimisio-exijentziak argiak izan ziren larunbatean, baina entzungor egingo dietela dirudi, Camarerok esan arren ulertzen dutela manifestarien "mina". Mazon presidenteak ere antzeko adierazpenak egin ditu, Valentziako manifestazio erraldoiaren harira.

Jendearen haserrea kriminalizatzeko ahalegina

Beste behin ere fokua desbideratzen ahaleginduta, larunbateko "istiluei" buruz hitz egin dute Generalitateko kideek: bai Camarerok bai Mazonek kalean izan ziren enfrentamenduak kondenatu dituzte. "Min ematen digu manifestazio legitimo eta baketsu bat amaitzean istiluak sortzen dituzten talde bortitzak egoteak", azaldu zuen Camarerok.

Istiluei buruz hitz egitean, manifestazioan zehar eta bukaeran gertatutakoari buruz ari dira. Espainiako Poliziak hainbatetan kargatu zuen haserrez protestan ari ziren pertsonen kontra. Mobilizazioa izaten ari zenean, Udaletxe Plaza inguruan kargatu zuten poliziek, eta manifestazioa bukatu zenean ere oldartu ziren jendearen aurka, Generalitat inguruan. Poliziei eta euren bortizkeriari aurre egin zieten hainbat manifestarik, eta haiek plazatik botatzea lortu zuten.

PP eta PSOE, errua elkarri egotziz

Bestalde, gobernu eta alderdi politikoek gertatutakoaren erantzukizuna elkarri leporatzen segitzen dute. PPko Ekonomia idazkariorde Juan Bravok, adibidez, berriz seinalatu ditu Espainiako Gobernua eta bere buru PSOE: "Valentziarrekin eta bere presidente Mazonekin dago PP, une oro aurpegia eman duena, Espainiako Gobernuaren aurrean. Hark uko egin zion, Espainian gertatu den larrialdi nazional handienean, buruan jartzeari".

PSOEko hainbat kargudunek, beren aldetik, haserre eta eztabaida oro apaldu nahian jarraitzen dute, aitzakiatzat hartuta DANAren eta horren kudeaketaren ondorioei aurre egiteko "lanean jarraitzea". "Eztabaidak" alboratzearen alde egin du, esate baterako, Espainiako Lurralde-Politika ministro Angel Victor Torresek, "larrialdiari erantzuteko" beharra argudiatuta.

Sestaoko Txirbilenean bizi diren pertsonak jazartzen ari da Polizia
Desalojo arriskuan dago Txirbilenea, eta udaltzainen jazarpena jasaten ari dira bertan bizi diren pertsona migratuak. Hainbatetan identifikatu dituzte azken egunetan.