AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen %56,8 emakumezkoak dira EAEn

Inolako diru-sarrerarik ez duten emakumeen ehunekoa gizonezkoena baino bi aldiz handiagoa da. Emakumeen urteko batez besteko familia-errenta gizonezkoena baino 9.140 euro baxuagoa zen 2021ean. 18 eta 59 urte arteko emakumeen %8,3 bizi dira kide guztiak langabeak edo ez-aktiboak diren etxeetan.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen duen biztanleriaren erdia baino gehiago, %56,8, emakumezkoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; ia 29.000 lagun. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan diru-laguntza hori jasotzen duten emakume guztiekin udalerri bat osatuko bagenu, Durangoren (Bizkaia) tamainakoa izango litzateke, gutxi gorabehera.

Lanbideren apirileko datu horiek are gehiago diote DSBEaren menpe bizi direnen profilaz: 35 eta 59 urte artekoa (%56,6), oinarrizko ikasketak baino ez dituena edo ikasketarik gabea (%72,4), eta bakarrik bizi dena (%63,8). Gainera, guraso bakarrak izateagatik diru-laguntza gehigarria jasotzen dutenen artean ere erdia baino gehiago emakumeak dira (%53), baita DSBEa jasotzen duten pentsiodunen %61,3 ere.

Eustaten arabera, 18 eta 59 urte arteko emakumeen %8,3 kide guztiak langabeak edo ez-aktiboak ziren etxeetan bizi ziren 2021ean. Eta ez da ahaztu behar inolako diru-sarrerarik ez duten emakumeen proportzioa (%3,44) gizonezkoena (%1,72) halako bi zela 2020an.

Greban jarraitzen dute Iruñeko argiztapen-zerbitzuko langileek
Maiatzaren 26an ekin zieten lanuzteei. Langileen "erosahalmena mantentzeko eta kontziliazioa hobetzeko" itun propio bat eskatzen dute. Euren greba eskubidea urratzen ari dira udala eta UTE.