AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Diru truke, pertsona migranteak garraiatzen dituen iruzurgile bat atzeman dute Hernanin

Furgoneta batean hamar pertsona zeramatzala geratu zuten. Bertan zihoan ustezko arduradun bat ere, eta gainean zeraman migranteei kobratutako dirua.

Igandean atxilotu zuten gidari bat Hernanin (Gipuzkoa), pertsona migranteak legez kanpo garraiatzeagatik. Haietaz probestuta, dirua kobratzen die bere furgonetan eramateagatik. Ez dute zehaztu non jasotzen duen jendea ibilgailuan, baina badirudi Portugalera mugitzen dituela; igandean, behintzat, hura zen helmuga.

Furgoneta atzeman zuten unean, hamar pertsona zihoazen bertan, jatorri desberdinekoak guztiak. 25 urte ditu gidariak. Negozio horren ustezko arduraduna ere ibilgailuan zihoan une horretan, eta gainean zeraman biktimei kobratutako dirua. Arduradun hori ez zuten atxilotu, baina badirudi ikerketapean dagoela.

Pasaiako segadan eraildakoen oroigarriari eraso diote Azpeitian
Hainbat tokitan daude Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak omentzeko oroitarriak, eta gutxienez bost aldiz egin diete eraso jadanik.