AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Diru truke, pertsona migratuei beharrezko agiriak lortzen dizkien iruzur-sare bat atzeman dute Nafarroan eta Errioxan

Lan-kontratu faltsu bat egitearen truke, jatorri marokoarreko pertsonei 10.000 eta 14.000 euro artean kobratzen dizkiete iruzurgileek. Horri lotuta, bizileku-baimenak eskatzen dituzte gero Bilboko, Donostiako, Logroñoko edota Burgosko atzerritartasun-bulegoetan.

Hamazazpi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan eta Errioxan, "legez kontrako immigrazioa eta dokumentuak faltsutzea" leporatuta. Iruzur-sare bat osatzen dute atxilotuek, eta migratutako pertsonen egoera zaurgarriaz probestu dira, milaka eta milaka euro irabazteko: beharrezko hainbat agiri lortzen dizkiete, hala nola bizileku-baimenak, izugarrizko diru-kantitateen truke.

Sareak jatorri marokoarreko migratzaileei egin die iruzur. Bizileku-baimenak edo lan-kontratuak behar dituzten pertsonak identifikatu eta haiengana jotzen dute, diru truke, haientzako agiri horiek eskuratzeko. Horretarako metodoa ondokoa da, itxura denez: lan-kontratu faltsuak egiten dizkiete, horien bidez, bizileku-baimenak eskatzeko. Bilboko (Bizkaia), Donostiako (Gipuzkoa), Logroñoko (Errioxa) edota Burgosko (Gaztela eta Leon) atzerritartasun-bulegoetan egin omen dituzte baimen eskaerak iruzurgileek, enpresa baten izenean antza.

Tramite horiengatik, iruzur-sareak 10.000 eta 14.000 euro artean kobratzen dizkie pertsona migratuei. Hasieran 2.000 euro ordaindu behar dituzte biktimek, eta gainerako guztia, berriz, behin bizileku-baimenak lortzean.

Dirudienez, 2023an hasi zen sare horri buruzko ikerketa. Aipatutako enpresak bizileku-baimen ugari eskatu zituela ikusita piztu omen ziren susmoak.

Gutxienez 11 pertsona hil dira Mediterraneoan, bi naufragiotan
Italiako uretan galdu dira bi ontziak. Kostaldera iritsi nahian ari ziren 66 lagun desagertuta daude.