AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Diru truke pertsona migratuei erroldak egiten zizkien sare baten kontra jo dute Gipuzkoan

Zubietako, Donostiako eta Oiartzungo hainbat etxetan erroldatzeagatik, 200 eta 600 euro artean kobratu dizkiete hainbat pertsona migranteri. Erroldak eta bestelako dokumentazioak behar zituzten bederatzi lagunen aurkako espedienteak ireki dituzte.

Bi pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, migratu duten hainbat laguni erroldatze faltsuak egiteagatik, diru truke. Espedienteak ireki dituzte, gainera, beste zazpi pertsonaren kontra. Azken horiek, itxura denez, Gipuzkoako hainbat etxebizitzatan bizi dira, eta badirudi baimendu egin dutela haiek alokairuan bizi diren etxeetan errolda faltsuak egitea.

Urtearen hasieran hasi omen zen sarearen kontrako ikerketa. Izan ere, orduan jakin zen gizonezko bat eta emakume bat errolda faltsuak egiten laguntzen ari zirela hainbat pertsona migranteri, diru truke: 200 eta 600 euro artean kobratzen zizkieten. Zubietako (Gipuzkoa) pisu batean ari ziren jendea erroldatzen.

Gerora aurkitu zuten beste hainbat etxe ere erabili dituztela pertsona migratuak erroldatzeko; hain zuzen ere, Donostiako (Gipuzkoa) eta Oiartzungo (Gipuzkoa) pisu bana. Azpierrentamendu-kontratu faltsuak ere egin dizkiete bi laguni.

Erroldatze faltsuak egiten aritu diren bi iruzurgileez gain, azpierrentamendu-kontratua behar zuen pertsona migrante bat atxilotu dute polizia-indarrek, eta egoera berdinean zegoen bigarren lagun baten bila ari dira. Horretaz gain, espedienteak ireki dizkiete aipatutako dokumentazioak behar zituzten eta horiengatik ordaindu zuten bederatzi pertsona migraturen kontra.

Jota bat abestu du sanferminetan Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Etxebizitzaren negozioa salatzeko egin du kantu sindikatuak, pankarta bat zintzilik zuela: 'Zer elkarbizitza, zuen negozioa bada gure etxebizitza?'.