AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Disuasio nuklearra Europar Batasunera zabaltzea proposatu du Macronek

"Ukrainako gerraren arriskuez" ohartarazi du Frantziako Estatuko presidenteak, bere aterki nuklearra zabaltzea proposatuz eta "Europaren defentsa indartzera" deituz, AEBen inguruko ziurgabetasunak jarraitzen duen bitartean.

Emmanuel Macron Frantziako Estatuko presidenteak proposamen berri bat egin du, termino belikoetan: "Frantziako aterki nuklearra Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara zabaltzeko aukerari" buruz eztabaidatzea. Telebistan egindako hitzaldi batean, "Europako autonomia militarra indartzeko beharra" defendatu du, "AEBen babesari eta Ukrainako gerra-testuinguruari buruzko ziurgabetasuna" dela eta. "Prestatu egin behar dugu, [AEBek] egiten ez badute ere", adierazi du. Gainera, iragarri du datorren astean bilera bat egingo duela Parisen Europako armadetako buruzagiekin, auziaren inguruan eztabaidatzeko.

Macronen hitzetan, Europar Batasunaren estrategia militarrak "Errusiak Ukraina berriz ez inbaditzea bermatu behar du", eta horrek "Ukrainako Armadari epe luzerako babesa ematea" eta "Europako indarrak hedatzea" ekar lezake, gatazkaren amaieraren ostean. Europar Batasuna "hobeto parekatu" behar dela eta Washingtonekiko mendekotasuna murriztu behar dela nabarmendu du. "Europaren etorkizuna ez da ez Washingtonen ez Moskun erabakitzen", gaineratu du.

Frantziako Estatuko agintariaren hitzaldiak hainbat erreakzio eragin ditu. Frantziako Ekonomia Ministerioak dio proposamenak "Europaren subiranotasun estrategikoa indartzea" duela helburu. Bestalde, La France Insoumiseko buruzagi Jean-Luc Mélenchonek proposamena kritikatu du sare sozialetan, esanez ez zaiela "jarraitu" behar lehen "AEBak idealizatu zituztenei". Washingtonekin izandako tentsio komertzialei ere heldu die Macronek, eta ohartarazi du Europak erantzun egingo diela Donald Trumpen gobernuak iragarritako "muga-zerga ulertezinei".

Gorroto-delitu faxistengatik aurrekariak ditu Mannheimeko harrapaketaren egileak
Alemaniako agintaritzek ukatu egin dute erasotzaileak motibazio politikorik duenik, baina aurrekari penalak ditu gorroto-delituengatik. Bi pertsona hil eta 11 zauritu ditu harrapaketan.