AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Doako unibertsitate batera bidean egiten ari den lana aurkeztu du UIBk

Aurkezpen-saioak egin ditu EHUko hainbat fakultatetan. Matrikulak merkatzearen eta bekak hobetzearen aldeko borrokari ekin dio ikasturte honetan.

Aurreko astean izan ziren Unibertsitateko Indar Batasuna (UIB) aurkezteko saioak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Bilboko (Bizkaia), Gasteizko (Araba), Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) eta Leioako (Bizkaia) fakultate ugaritan egin zituzten hitzaldiak, UIBren nondik norakoen berri emateko eta, besteak beste, ikasturte honetan egiten ari den lana azaltzeko.

Doako unibertsitate batera bidean, EHUn matrikulak merkatzearen eta bekak hobetzearen aldeko kanpaina bat hasi du UIBk. "Ikasleak antolatzera gatoz, milaka ikasleren indarrak batzera eta gure baldintzak hobetzeko borroka egitera", azaldu dute plataformako kideek.

Beste 21 errefuxiatu saharar deportatu ditu Espainiako Gobernuak
Hamasei militante saharar deportatzeko agindua eman zuen Barne Ministerioak aurreko ostegunean, eta beste 21 deportatu zituen igandean, hiru astez Barajasko aireportuan atxikirik izan ondoren.