AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako Alde Zaharreko gazteen aurka oldartu ziren polizia-indarrak larunbatean

Aste osoa iraun zuen poliziala-indarren presentzia larunbat arratsaldean iritsi zen puntu gorenera: mehatxuen ostean, oldartu eta hainbat pertsona zauritu zituzten ertzainek.

Joan den larunbatean, abenduak 12, Donostiako (Gipuzkoa) Trinitate plazan ari ziren arratsaldea pasatzen 40 gazte inguru. Aste osoan zehar nabarmena izan zen polizia-indarren presentzia auzoan, eta larunbat arratsaldea ez zen salbuespena izan. "Trinitate enparantzan geunden gazte guztiak identifikatu eta miatuko gintuztela esan ziguten, isuna jartzeko asmotan", adierazi zuen Alde Zaharreko Gazte Asanbladako kide batek, atzo arratsaldean egindako prentsaurrekoan.

Polizien erabaki hori "onartezina" zelakoan, gazteek ospa egin zuten bertatik, eta Trinitate enparantzatik ateratzen ari zirela, oldartu eta kolpeka hasi ziren polizia-agenteak, pertsona bat baino gehiago zaurituz. Ondoren, Konstituzio plazan jarraitu zuten istiluek, eta gazte batzuk identifikatu egin zituzten "Poliziaren jarduna grabatzeagatik".

Polizia-indarren errepresioa salatzeko eta auzoko gazteen aurkako erasoak salatzeko manifestazioa egingo dute gaur, hilak 14, astelehena, 20:00etan Konstituzio plazatik abiatuta.

Larri dago langile bat Iruñean, Renferen biltegi bateko sutean kea arnastu ostean
Bart izan da sutea nabeko bi lokaletan. Renfek trenak garbitzeko azpikontratatutako enpresa batean jarduten du soldatapean larri zaurituta dagoen langileak.