AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako Egia auzoan azkenaldian izan diren erasoak eta diskurtso arrazistak salatuko dituzte igandean

Egiako Gazte Asanbladak eta Kaioa Tabernak antolatuta, azken asteotan auzoan izan den bortizkeria nahiz horren harira komunikabide burgesek eta zenbait auzokidek zabaldutako diskurtso arrazistak salatuko dituzte. "Kapitalak sortzen duen miseria erraldoia da gertaera horien jatorria [...] baina burgesiak diskurtso arrazista zabaltzen du hori ezkutatzeko".

Aste mugituak izan dira Donostiako (Gipuzkoa) Egia auzoan. Izan ere, Egiako Gazte Asanbladak eta Kaioa tabernak azaldu dutenez, hainbat "eraso" izan dira auzoan; besteak beste, "lapurretak, mehatxuak, bortizkeria...". Hainbat komertziotako langileek eta hainbat bizilagunek salatu dituzte gisa horretako gertakariak azken asteetan.

Egoera horren harira, baina, gertatutakoaren inguruko irakurketa arrazistak egin dituzte zenbait bizilagunek eta masa-komunikabide burgesek, El Diario Vasco egunkariak eta Telecinco telebista-kateak esaterako. "Erasoak baliatuz burgesiaren hedabideek zein bestelakoek sortutako diskurtso erreakzionario eta arrazistak gogor salatu nahi ditugu", esan dute Egiako Gazte Asanbladak eta Kaioa tabernak.

Hala, "azken egunetako erasoak irmoki salatzeko nahiz sortu den diskurtso arrazista eta poliziala arbuiatzeko", protestara deitu dute biek, elkarlanean. Igande honetan izango da elkarretaratzea, 12:00etan, Blas de Otero plazan.

Erasoetatik harago

Auzoan azkenaldian izan diren erasoak "bizi dugun proletarizazio prozesuaren ondorio gisa" kokatu dituzte gazte asanbladak eta tabernak. "Pobretze eta bizitzaren garestitze orokor baten aurrean aurkitzen gara langileok: soldaten jaitsiera, laguntza publiko eza, argindarraren prezioaren gorakada, alokairu neurrigabeak (Donostian bereziki) eta abar luze bat. Langile klasea miseria gordinean bizitzera kondenatzen du gizarte kapitalistak, eta egoera horretan langileriaren kapa zaurgarrienek askotan delinkuentzia deitu ohi diren jarrera indibidualista eta espontaneoetara jotzen dute, Egian gertatu den bezala", azaldu dute: "Kapitalak sortzen duen miseria erraldoia da gertaera horien jatorria [...] baina burgesiak diskurtso arrazista zabaltzen du hori ezkutatzeko".


Mozal Legearen erreformaren aurka mobilizatzera deitu du Ertzaintzako ERNE sindikatuak
ERNEk dio "gero eta handiagoa" dela "herritarren desobedientzia", eta neurri berri posibleak "babesik gabe" utziko dituela polizia-indarrak.