AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako Firestone Lantegi Berreskuratua desalojatzen saiatu direla salatu dute

Konfinamendua hasi zenean, abian zen Firestone husteko prozesu judiziala. Gaur lantegira bertaratu dira ertzainak eta eraikinaren legezko jabea, eta "barrua arakatzeari" ekin diote jada. Ertzainen arabera, prozesu judiziala hasita dagoenez, momentuz ez dute espazioa hustuko.

Argia-k jakinarazi duenez, gaur, hilak 21, Donostiako (Gipuzkoa) AƱorga auzoko Firestone Lantegi Berreskuratua husten saiatu dira. "Atzeko atea behartuta, hainbat pertsona lantegian sartu" direla azaldu dute: "Barnean hainbat pertsona zeuden eta tentsio uneak bizi dituzte".

Antza, Ertzaintza zein eraikinaren legezko jabea bertaratu dira. "Langileek esan dute berak bidali dituela fabrika hustera eta beraiek ez zekitela prozesu judiziala abian zenik", jaso du Argia-k.

Fires barruan zeuden pertsona guztiak eta elkartasuna adieraztera joan diren bi pertsona idenfitikatu dituzte ertzainek, eta gero, "barrua arakatzeari" ekin diote.

Konfinamendua ezarri zen unean, martxan zegoen Fires husteko prozesu judiziala, eta beraz, bertako kideek salatu dute "legez kanpoko desalojo saiakera" izan dela. Ertzaintzaren arabera, "prozesu judiziala hasita zegoenez", momentuz ez dute lantegia hustuko.

Etxebizitzak eraikitzeko plana

Desalojo arriskuan daude Firestone Lantegi Berreskuratua eta inguruko hainbat eraikin, Gailur Alde S. L. enpresak eremu horretan 250 etxebizitza eraikitzeko asmoa baitu. Fireseko kideek duela bi urte salatu zuten enpresako bi langile eraikina barrutik ikustera bertaratu zirela, baina bertan zeuden kideek ez zieten halakorik egiten utzi.

Duela bost urte birjabetu zuten lantegia, 2015. urteko Maiatzaren Lehenean.

Polizia indarkeria salatu du Gasteizko udaltzainei arrautzak botatzeagatik atxilotua izan zen gazteak
Larunbatean, Gasteizko udaltzainek modu bortitzean azpiratu eta atxilotu zuten 19 urteko gazte bat, haien ibilgailuei leihotik arrautzak jaurtitzeagatik.