AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako GKSko bi kide kolpatu eta mehatxatu ditu bart Ertzaintzak

Maiatzaren Lehenerako propaganda egiten ari zirela eraso zieten ertzainek. Elkarretaratze bat antolatu dute biharko; 19:30ean mobilizatuko dira, Bulebarreko kiosko aurrean.

Donostiako (Gipuzkoa) Gazte Koordinadora Sozialistak salatu duenez, Langileon Nazioarteko Egunaren harira propaganda politikoa egiten ari zirela, Ertzaintzaren sei patruila hurbildu ziren atzo bi kiderengana. Ertzainek bi gazteak kolpatu, mehatxatu eta isundu zituzten: "Lurrera bota eta ostikadak eta borra-kolpeak eman zizkieten. Isunak jartzeaz gain, kolpeak, mehatxuak eta irainak erabili zituzten. Jardun politikoa zigortzeko eta beldurraren bitartez neutralizatzeko saiakera da hau", salatu dute GKSko kideek.

Bestalde, adierazi dute ez dutela "horrelako erasorik onartuko", eta polizia-jazarpena salatzeko elkarretaratze bat egingo dute bihar, larunbatean, 19:30ean Bulebarreko kioskoan.

Azkenik, Maiatzaren Lehenerako Donostiako Kontseilu Sozialistak antolatutako manifestazioan parte hartzera dei egin dute; igande honetan izango da, 12:30ean, Bulebarretik abiatuta.

Iruñeko Udalaren lorezainek grebari ekin diote
Langileek grebari ekin zioten asteazkenean eta gaur, apirilak 29, bigarren greba eguna burutu dute. Acciona Medioambiente enpresak Estatu mailako hitzarmena ezarri nahi die, aitzitik, hitzarmen propioa dute helburu langileek.