AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako Ideal depilazio zentroko langileek lau hilabete daramatzate kobratu gabe

Langileek azaldu dute enpresako jabeek ez dutela haiekin bildu nahi, ez eta azalpenik eman nahi ere. Joan den larunbatean elkarretaratzea egin zuten haien egoera salatzeko.

Donostiako (Gipuzkoa) Antigua auzoko Idealdepilazio zentroan lau hilabete daramatzate langileek soldatarik jaso gabe. Horretaz gain, beharrezko baliabiderik gabe ari dira lanean. Joan den larunbatean protestei ekin zieten zentroko atarian, haien egoera salatzeko.

Langileek jakinarazi dutenez, enpresako zuzendariek ez dute haiekin bildu nahi, eta ez dute azalpenik emateko borondaterik. Bitartean, Bast Esteticaren bidez ari dira kobratzen zuzendariak; izan ere, Bast Esteticaenpresarenbarruan dago Ideal zentroa.

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hirugarren atala
Antolakuntza politiko independentearen aurkako errepresioaz aritu dira hirugarren atalean. Azaroaren 21ean emango dute argitara laugarren saioa.