AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako Itaiak elkarretaratzea egingo du bihar, aste honetan izan den sexu-erasoa salatzeko

Gizon bat bikotekidea bortxatzen saiatu zen Donostiako hotel batean, astelehenean. Erasoa salatzeko protestara dei egin du Donostiako Itaiak: bihar, astelehena, egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean udaletxearen atzeko aldean.

Astelehen gauerdian emakume bat bortxatzen saiatu zen haren 19 urteko bikotekidea, Donostiako (Gipuzkoa) hotel batean. Erasotua izan zen emakumeari elkartasuna adierazi eta sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzera dei egin du Donostiako Itaiak. Bihar izango da protesta udaletxearen atzeko aldean, 18:30ean.

Emakume langileen "etengabeko egoera zaurgarriaren aurrean", "indarkeria matxistari aurre egiteko eta borrokatzeko baliabideak garatzea" ezinbestekoa dela azpimarratu dute Itaiako kideek.

Laudion ere Ertzaintzaren esku-hartze bortitz bat salatu dute asteburuan
Ostiral gauean Laudioko parkea hartu zuten ertzainek, eta Aiaraldeko GKSk salatu duenez, parkean zeuden pertsonak "mehatxatu eta jazarri zituzten". Hamar ibilgailutan bertaratu ziren polizia-agenteak, eta 21:00etatik 22:00etara parkean "ehiza lanetan" aritu zirela azaldu dute GKSko kideek.