AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako Safetruckek 200.000 euro zor dizkie langileei

Donostiako Belartza industrialdean dagoen Safetruck enpresak joan den urteko abuztuan utzi zion 25 langileei nominak eta dietak ordaintzeari.

Safetruck enpresak Donostiako (Gipuzkoa) Belartza industrialdean daukan lantegiko beharginek salatu dutenez, 200.000 euro zor dizkie enpresak. ELA sindikatuaren arabera, enpresak 2021eko abuztuan eten zuen 25 langileen nominen eta dieten ordainketa.

Martxan dira negoziaketak enpresako zuzendaritzarekin, baina langileek adierazi dute ez dagoela aurrerapenik; hori dela eta, mobilizatzeari ekin diote.

Segurtasun pribatura bideratzen diren lehergaien garraioan jarduten du Safetruckek, eta lantegi gehiago ditu Gipuzkoan.

Langile Boteretze Eskolako saio berri bat egingo dute Hernanin
Soldatapeko lanean hastean kontuan izan beharreko "gomendio praktiko batzuk" eskainiko dituzte ostiral honetako saioan, Buruntzaldeko Langile Autodefentsa Sarearen eskutik. Iazko ekainean jarri zuten martxan Langile Boteretze Eskola Buruntzaldean.