AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako sorosleek kaleratzeen aurkako elkarretaratzeak egingo dituzte egunero

Jasandako kaleratzeen aurka eta euren subrogatzearen alde, Donostiako sorosleek kontzentrazioak egingo dituzte egunero, udaletxearen aurrean. Hondartzen kudeaketan aritzen dira Donostiako Udala eta BPXport enpresa, eta hainbat sorosle kanporatu dituzte Zurriola hondartzan.

Donostiako (Gipuzkoa) hondartzetan lanean jarduten duten sorosleek elkarretaratzeak egingo dituzte egunero udaletxearen aurrean, hiriburuan izan diren kaleratzeak salatzeko. Donostiako Udalak eta BPXport enpresak hainbat sorosle kanporatu zituzten Zurriola hondartzatik, eta geratzen diren langileak subrogatzerako bermerik gabe bidali dituzte lanera.

Donostin gertatutakoak ez dira azkenaldian Euskal Herrian salatutako kaleratze bakarrak. Atzo bertan, ekainak 17, SSI enpresako langileek kontzentrazioa egin zuten Basauriko (Bizkaia) lantegiaren aurrean, kaleratzeei eta patronalaren mehatxuei aurre egiteko asmoz.

Bizkaiko metalgintzako enpresen %30ek langile kopurua txikituko dute
Bizkaiko metalgintza sektoreko enpresen %41ek behar baino langile gehiago dituztela adierazi ondoan, %30ek beharginen murrizte bat aurreikusi dute urte honetarako, lan-erregulazio txostenak urte amaierara arte luzatuz.