AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako Udalak ere taser pistolekin armatuko du bere Polizia

Pistola elektrikoak erosteko partida bat izango dute 2025eko aurrekontuek. Hego Euskal Herrian gero eta polizia-indar gehiago ari dira arma hori eskuratzen.

Donostian (Gipuzkoa) ere taser pistolak izango dituzte laster udaltzainek, El Diario Vasco-ren arabera. 2025eko aurrekontuetan diru-partida bat sartuko omen du udal gobernuak, udaltzaingoarentzat pistola elektrikoak erosteko. Oraindik ez dute zehaztu zenbatekoa izango den partida hori, eta zenbat pistola berri erosi nahi dituzten.

Gero eta udal gehiagotan ari dira euren Polizia taser pistolekin armatzen. Gasteizen (Araba) berriki jakinarazi dute gobernuak pistola horiek erosiko dituela "dirua duenean". Bizkaian pistola elektrikoak dituzte dagoeneko Basauriko, Santurtziko eta Sestaoko udaltzaingoek, eta laster emango dute pauso bera Barakaldon, Durangon eta Trapagaranen. Nafarroan, berriz, ugariak dira arma hori eskuratu duten udalak: Azagra, Azkoien, Balterra, Cascante, Corella, Faltzes, Funes, Iruñea, San Adrian eta Zentroniko.

Udaltzaingoez gain, Ertzaintzak ere eskura du taserra. BIZKOR unitateek erabiltzen dute jadanik, eta joan den udan jakinarazi dute pistola elektriko berriak erostea onartu duela Eusko Jaurlaritzako Segurtasun ministro Bingen Zupiriak. Ahoztar Zelaieta kazetariaren esanetan, denera 40.800 euroko balioa duten hiru kontratu esleitu ditu Jaurlaritzak.

Nafarroako Foruzaingoak 150 taser pistola lortuko ditu aurki, eta horretarako beharrezko araudi-aldaketa abiatu du. Guardia Zibila ere ez dago salbuetsita: pistola elektrikoak hedatzen ari da hainbat lurraldetan, besteak beste, Nafarroan.

Kaleratze masiboak ezarri nahi dituzte Lizarrako Tenerias Omegan eta Etxarri Aranatzeko Azkengan
79 langilek egiten dute lan Tenerias Omegan, baina zuzendaritzak likidaziora jo eta behargin guztiak bota nahi ditu. Kaleratzeen aurka atera ziren kalera langileak aurreko ostegunean. Etxarri Aranatzen ere plantilla osoa kanporatuko du Azkenga enpresak: 39 langilek galduko dute euren lanpostua. Bestalde, Euskalduna Jauregiko Telesonic enpresako langileak ere mobilizatzen ari dira, lan-baldintzak hobetzearen alde.