AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostiako Zentro Sozialistaren kontrako bista bertan behera geratzea lortu dute

Gaur goizerako zegoen ezarrita Zentroaren kontrako bista, baina bertan behera utzi dute. Epaitegi aurrean elkarretaratze bat izan da, Zentro Sozialisten defentsan.

Arriskuan dago Donostiako (Gipuzkoa) Zentro Sozialista, hura husteko prozedura jarri baitzuen martxan Sukia enpresak. Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak eta Donostiako Kontseilu Sozialistak azaroaren amaieran azaldu zuten egoera, eta desalojoaren kontrako hainbat protesta-ekintza izan dira ordutik: Sukiaren zenbait egoitza eta propaganda-taula markatu dituzte Euskal Herrian barrena, eta joan den asteartean elkarretaratze bat izan zen enpresaren egoitza nagusian.

Donostiako epaitegian gaurko zegoen ezarrita Zentro Sozialistaren kontrako bista, espazioa husteko prozedura judizialari lotuta. Defentsa Komunitateak jakinarazi du, baina, bista hori bertan behera uztea lortu dutela. Laster izango dira horri buruzko berri gehiago.

Dena den, epaitegi aurrean protesta bat izan da gaur goizean. 100 lagun inguru bildu dira, Donostiako Zentro Sozialistaren kontrako huste prozeduraren kontra, eta Zentro Sozialisten defentsan.

𝗕𝗜𝗦𝗧𝗔 𝗕𝗘𝗥𝗧𝗔𝗡 𝗕𝗘𝗛𝗘𝗥𝗔 𝗨𝗭𝗧𝗘𝗔 𝗟𝗢𝗥𝗧𝗨 𝗗𝗨𝗚𝗨 pic.twitter.com/aJ2xXK1f2A

— Defentsa Komunitatea (@defentsakom) December 1, 2023
Tutoretzapeko Bizkaiko etxe batean adingabe bati sexu-erasoa egin diotela salatu dute
Tutoretzapeko etxebizitza batean, neska bat bortxatu du beste adingabe batek, antza. Ikerketa zabalik dagoela baino ez du adierazi aldundiko bozeramaileak.