AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostialdeko Langileon Babes Kolektiboa sortu da, "lan-esparruan ziurgabetasun egoeran aurkitzen diren langileentzat borrokarako baldintzak sortzeko"

'Elkartu, antolatu, babestu' lelopean aurkeztu dute eragile berria Intxaurrondoko Kultur Etxean. Donostian eta Oarsoaldean ekingo dio langile autodefentsa antolatzeari, eta "klase batasuna" izango du oinarri, Kontseilu Sozialista Donostiaren eskutik.

Donostialdeko Langileon Babes Kolektiboa (LBK) aurkeztu dute ostegun honetan Intxaurrondoko Kultur Etxean (Donostia, Gipuzkoa), Elkartu, antolatu, babestu lelo hartuta. "Langileriaren babesa bermatu, antolatu eta indartze politikoa hauspotzeko helburuarekin" sortu dela azaldu dute LBK-ko bideek; izan ere, egungo egoera "kapitalaren metaketa fasearen agortzeak" ezaugarritzen duela diote, eta horren ondorioz, "muturreko esplotaziora" bideratuta dagoela langileria.


Lan-esparrua langileriaren problematika zehatza dela jakitun, "klase batasuna ardazteko orokortasunari" egin dio erreferentzia LBK-k. Zentzu horretan, Kontseilu Sozialista Donostia izango du euskarri, "sistema kapitalistak ezartzen dituen problematikei lan-lerro eraginkorren" bidez erantzuteko. LBK-ko kideek argitu dute irakurketa oro kokatuko dutela Mugimendu Sozialistaren baitan, eratu berri diren Kontseilu Sozialisten bide-orriaren barnean.


Ereduei so


LBK-ko kide batek aurkezpenean azaldu zuenez, Euskal Herriko zein AEBetako hainbat antolakuntza eredu izan dituzte kontuan lanabes berria martxan jartzeko orduan; Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sarea eta Seattleko elkartasun sarea, zehazki. "Ikusi da horiek langileriak nozitutako egora ezberdinak eraldatzeko eraginkorrak izan direla, partaideak batu eta taldean parte hartzeko gaitasunarekin, antolakuntza, elkartasuna eta klase batasuna indartuz", gaineratu du LBK-k.

Borroka Egunari ekin diote ikasleek
IKAS plataformak deituta, gaurkoa Borroka Eguna da Hego Euskal Herriko ikasleentzat. Hezkuntza zentroetan jasaten dituzten "autoritarismoa" eta "infantilizazioa" jo-puntuan jarrita, goizetik irten dira kalera hainbat txokotan. Eguerdian ere izango dira manifestazioak.