AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostian, baserri batean bizi ziren pertsonak etxegabetu ditu Poliziak

Bost pertsona migrante bizi ziren bertan. Horietatik hiru atxilotu eta kanporatzeko eskaera egin du Espainiako Poliziak.

Asteburuan jakinarazi dute bost pertsona migranteren kontrako polizia-operazio bat egin dutela berriki Donostian (Gipuzkoa). Itxura denez, okupatutako baserri batean bizi ziren Marruseko bidean, eta etxegabetu egin ditu Espainiako Poliziak, udaltzainen laguntzarekin. Aurreko ostegunean izan zen operazioa.

Euren egoera administratiboa legeztatu gabe dagoela argudiatuta, etxegabetutako lagunetatik hiru atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Haiek Espainiako Estatutik kanporatzeko tramiteak martxan jarri dituzte polizia-indarrek, eta, beraz, deportatuak izateko arriskuan daude.

Jarindon parke eolikoa eraikitzeko proiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak
Aramaio, Legutio, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga artean egingo dute parkea. Lau aerosorgailu eraikiko dituzte, 20 megawatteko potentziarekin. Repsolek, bestalde, Espainiako Estatuko parke eolikorik handiena egiteko proiektua aurkeztu du: Gipuzkoa eta Nafarroa artean egin nahi du, hamalau aerosorgailurekin.