AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostian, Birunda gunea legez kanpo hustu dute

Badirudi lokalaren jabe legalek sarrailagileak bidali dituztera bertara, agindu judizialik gabe baina Ertzaintzaren babesarekin.

Legez kanpoko desalojo bat izan zen atzo Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharrean. Birunda gune autogestionatuaren gaur egungo jabe legalek, Poliziaren babesarekin, modu ilegalean hustu zuten espazioa: sarrailagileak bidali zituzten, eta Ertzaintzak lagunduta gauzatu zuten desalojoa. Inolako agindu judizialik gabe, leihotik sartu eta sarraila aldatu zuten langileek, eta ertzainek gunea itxi zuten zinta batekin.

Honakoa ez da izan Birundako kideek azken egunetan jasan duten legez kontrako huste bakarra. Irutxuloko Hitza-k jaso duenez, joan den astelehenean ere aldatuta topatu zuten lokaleko sarraila, baina segituan berreskuratu zuten gunea. Oraingoan, ordea, Poliziarekin bertaratu dira sarrailagileak.

Duela gutxi, gune autogestionatuaren aldeko epai bat eman du Gipuzkoako Auzitegiak, atzera bota baitu Donostiako 2. zenbakidun Instrukzio Epaitegiak Birundaren kontra ateratako sententzia. Horrekin, absolbitu egin ditu espazioaren birjabetzea zela-eta usurpazioa leporatutako bi pertsonak. 2023an ireki zuten gunea, aurrez jatetxe izandakoa baina, une horretan, hutsik eta erabilerarik gabe zegoena.

Militar batek bere bikotekide ohia erail du Burgosen
Jaime Velezek, Castrillo del Valeko baseko militar batek, Andrea Bejarano bikotekide ohia hil du.