AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostian, emakume bat atxiki eta sexu-erasoa egin diote sei gizonek

Ostegunean salatu zuen gertatutakoa emakumeak, eta atzo atxilotu zituzten sei gizonezko. Guztiak utzi dituzte aske.

Donostian (Gipuzkoa), emakume bati eraso diote sei gizonezkok: bere borondatearen kontra atxiki dute, sexu-erasoa egin diote eta lapurreta egin diote. Andreak ostegun honetan aurkeztu zuen salaketa bat, eta ostiralean atxilotu zituzten sei erasotzaileak.

Epailearen aurretik igaro ostean, aske geratu ziren denak. Atxilotuetako bat kargurik gabe utzi zuen aske epaileak, eta karguekin askatu zituen beste bostak: emakumea bere borondatearen kontra atxikitzeagatik, sexu-erasoa egiteagatik eta lapurreta egiteagatik.

Gutxienez 11 hildako eta bi desagertu New Delhin, margo fabrika batek su hartu ostean
Itxura denez, fabrikan biltegiratuta zeuden produktu kimikoen ondorioz piztu zen sutea atzo arratsaldean. Eraikinaren erortzea eragin zuen leherketa batek, langileak barruan zirela.