AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostian, hainbat gaztek bizitzeko egindako txabolak bota ditu udalak

Migratutako pertsona horiek Manteon bizi ziren infraetxe batzuetan, baina horiek hautsi dituzte udaltzainek, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak.

Aurreko ostiralean, Donostiako (Gipuzkoa) Manteon, hainbat gazte migratzaile bota zituzten haiek eraikitako txaboletatik. Kaleko Afari Solidarioek eta Hiritarron Harrera Sareak azaldu dutenez, EAJ buru duen udalak "aurrez abisurik eman gabe" agindu zuen etxegabetzea, eta lankidetzan aritu ziren polizia-indarrak operazio horretan: Donostiako Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak besoz beso jardun zuten, gazteek eraikitako infraetxeak botatzen. Ez dute zehaztu zenbat pertsona bizi ziren txabola horietan.

Bi kolektiboek gogor salatu dute Poliziak gazte horien "ondasun apurrak" suntsitu eta eraman izana, gogoraraziz ez daukatela non hartu babes, eta "kanpin-dendetan edo antzekoetan" jarri behar izaten direla, "ahal duten lekuan". Udalari exijitu diote "gazteen jazarpena eten" dezala: "Ez ditzatela beraien gauzak lapurtu, ezta beraien dendak txikitu ere". Manteon gertatutakoaren harira, agerraldi bat egingo dute bihar, ostegunez, Donostiako udaletxe aurrean.

Adingabe palestinar batek bizia galdu du sionisten espetxe batean
17 urteko gaztea iazko irailean espetxeratu zuten, eta Megidoko presondegian zeukaten gaur egun. 2023ko urritik, gutxienez 63 preso palestinar erail dituzte sionisten kartzeletan, ematen dizkieten tratu txarren seinale.