AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostian izan diren sexu-abusuak salatzeko elkarretaratzera deitu du Itaiak

Joan den astelehenean, gizonezko batek eraso egin zien bi emakumeri Donostiako (Gipuzkoa) erdigunean. Erasoak salatzeko elkarretaratzea antolatu du Itaiak biharko; hain zuzen, Artzain Onaren atzealdean egingo dute protesta, 13:00etan.

Gizonezko batek bi emakume adingaberi sexu-abusuak egin zizkien joan den astelehenean, Donostiako (Gipuzkoa) erdigunean. Donostiako Itaiaren esanetan, indarkeria matxistak "hainbat forma" hartzen ditu, eta eraso horiei aurre egiteko eta salatzeko beharrezkotasuna azpimarratu du, "emakume langileon aurkako eraso orori" bezala.

Erasoak salatzeko eta sexu-erasoa pairatu duten emakumeei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzera deitu du Donostiako Itaiak larunbat honetarako, hilak 9, Artzain Onaren atzealdean. 13:00etan izango da protesta.

Parisko Dei Auzitegiak berretsi egin du Mikel Barrios iruindarraren aurkako bost urteko kartzela zigorra
Parisko Zigor Auzitegiak bost urteko espetxe zigorra ezarri zion iruindarrari aurreko urteko ekainean, eta hura berretsi du Dei Auzitegiak, bai eta FIJAIT fitxategian sartzea ere. Itsasun (Lapurdi) Barriosen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo.