AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostian, La Sirena urte osoan ireki dezatela aldarrikatu dute

Manifestazio baten bidez, aterpetxea etxerik gabeko pertsonek erabili ahal izatea eskatu diote Donostiako Udalari. "Donostian 5.600 etxebizitza huts dauden bitartean, 415 pertsona kale egoeran bizi dira", salatu du Donostia Antifaxistak.

La Sirena irekita urte osoan. Hala zioen atzo iluntzean Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharrean egindako mobilizazioan zeramaten pankartak. Donostia Antifaxistak antolatu zuen manifestazioa, udalari exijentzia bat egiteko: La Sirena udal-aterpetxea urte osoan ireki dezatela kale egoeran dauden pertsonentzat.

Donostia Antifaxistak seinalatu duenez, La Sirenaren kudeaketak erakusten du etxebizitza, "eskubide bat izatetik urrun, negozio bat dela". Izan ere, ohartarazi dute sistema kapitalistan, "beharren arabera banatu ordez, errentagarritasun ekonomikoaren arabera antolatzen" direla baliabideak. Erakunde publikoek, hala, "etxebizitzaren arazoari erroko konponbide bat emateko ezintasuna" dutela uste du plataformak.

Horren guztiaren erakusle da, esaterako, Donostian gutxienez 415 lagun egotea kale egoeran, 5.600 etxebizitza hutsik dauden bitartean. Horregatik, udalari dagokionez, plataformatik eskatu diote "egoeraren gaineko ardura" har dezala eta, behintzat, "bereak diren bitarteko gutxiak [...] etxerik gabe bizi diren pertsonen eskura jarri" ditzala. La Sirena da, hain zuzen ere, udalaren baliabide horietako bat.

Dieselari zergak igotzea eta elikagaien BEZa ohi bezala berrezartzea onartu du Espainiako Gobernuak
Atzera egiteko neurrien sortak barne hartzen du, gainera, enpresa estrategikoen blindatzea eta kotizaziopeko pentsioen balioa handitzea.