AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostian, lizentziarik gabe ebakuntza estetikoak egiten dituzten bi emakume atzeman dituzte

Erdiguneko pisu turistiko batean egiten dituzte kirurgia estetikoko operazioak, modu klandestinoan.

Aurreko ostegunean, otsailaren 27an, bi emakume atxilotu zituzten Donostian (Gipuzkoa), "osasun publikoaren aurkako delitua" eta "lan-intrusismoa" leporatuta. Izan ere, beharrezko lizentziarik gabe aritzen dira kirurgia estetikoko ebakuntzak egiten, zentro klandestino batean. 39 eta 40 urteko emakumeek mediku gisa saltzen dute euren burua negozioa egin ahal izateko, baina ez daukate formakuntza hori frogatzen duen inolako ziurtagiririk, horrek pazienteentzat ekar dezakeen arriskuarekin.

Donostiako erdiguneko pisu turistiko batean egiten dituzte operazioak, eta sare sozialen bidez ematen dute euren eskaintza estetikoen berri. EITBren arabera, gainera, ez dituzte halako ebakuntzak egiteko araudiak betetzen, erabilitako materialari dagokionez adibidez. Negozio klandestinoaren aurkako salaketa, dena den, "lan-intrusismoagatik" izan da nagusiki: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak salatu du negozioa, sare sozialetan zabaldutako publizitatearen harira.

"Balio dezala Martxoaren 3aren memoriak berdintasuna eta justizia soziala oinarritzat dituen langile-boterea eraikitzen jarraitzeko"
Gasteizko sarraskiaren 49. urteurrenean, Poliziak 1976an eraildako bost langileak oroitzeko ekimenak izan dira hirian, eta hitzartze politiko bat eta bloke bat antolatu ditu Gasteizko Kontseilu Sozialistak.