AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Donostian, propaganda politikoa egiten ari ziren hainbat gazte jazarri dituzte udaltzainek

Udaltzaingoak gazteak atxiki eta identifikatu ditu kalean, eta borra hedagarria atera du, Donostiako GKSk salatu duenez.

Kaleetan propaganda politikoa egitea indarrez jazartzen du Poliziak, behin eta berriz. Gaurkoan, Donostiatik (Gipuzkoa) heldu da berria: goizean goiz propaganda politikoa egiteko lanetan ari ziren hainbat gazte jazarri dituzte udaltzainek.

Donostiako Gazte Koordinadora Sozialistak jakinarazi duenez, kalean gazteak atxiki eta identifikatu dituzte udaltzainek. Gainera, borra hedagarria ere atera du Donostiako Udaltzaingoak. "Militantzia politikoaren aurkako erasotzat" jo dute gertatutakoa Donostiako GKSko kideek.

2025erako, soldatak %23 igotzea lortu dute Eroskiren Elorrioko biltegiko langileek
Bost egunez izan dira greban CECOSAko beharginak, eta aste honetarako ere lanuzte gehiago zituzten iragarrita. Baldintzak hobetzea lortu dute soldatari, lanorduei edota atsedenei dagokienez.