AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Dozenaka lagun eta gune autogestionatuen aldeko oihuak, Galdakaoko Gaztetxearen desalojoa salatzeko manifestazioan

Joan zen larunbatean birjabetu zuten Galdakaoko Gaztetxe berria izango zen eraikina, baina Ertzaintzak asteartean desalojatu eta tapiatu zuen gunea. Desalojoak hainbat pertsona identifikatu utzi zituen, eta gertaerak salatzeko nahiz gaztetxearen beharra aldarrikatzeko, mobilizazioak egin dituzte egunotan Galdakaon.

Galdakaoko (Bizkaia) Gaztetxearen aldeko manifestazioa egin zuten atzo dozenaka lagunek, herriko udaletxetik abiatuta. Galdakaoko Gaztetxea aurrera! Ez gaituzue geldituko! lelopean, gazte mugimenduko hainbat kidek deitu zuten mobilizazioa, joan zen asteartean izandako desalojoa gaitzesteko, zein gaztetxearen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko. Gazte Koordinadora Sozialistak babesa erakutsi die Galdakaoko Gaztetxeko kideei, sare sozialen bidez.

Aste honetarako antolatutako azkeneko mobilizazioa izan zen atzokoa. Aurrez, beste hainbat ekintza egin zituzten desalojoa gaitzesteko.

Larunbatean, maiatzak 4, eman zuten Galdakaoko gazte mugimenduko kideek eraikinaren birjabetzearen berri, herrian Gazte Eguna ospatzen ari zirela probestuta. Hala, gazte asanbladako kideek espazioa egokitzeko auzolanera ere deitu zuten, hurrengo egunerako.

Birjabetzea publiko egin eta gutxira, baina, Ertzaintza eta eraikinaren jabe juridikoa bertaratu ziren gunera. Handik gutxira jakin zuten asanbladako kideek jabeak larunbat gauean bertan jarri zuela salaketa. Ertzaintza asteartean agertu zen gaztetxea hustera, eta hainbat lagun identifikatu zituen.

Maravillas Gaztetxearen aurkako epaiketa atzeratu dute
Gaur hastekoa zen epaiketa Maravillas Gaztetxearen aurka, guztira 100.000€tik gorako isuna eskatzen zieten auziperatuei, baina gaztetxeak orain gutxi sare sozialen bidez jakinarazi duenez, epaiketa 4 eta 7 hilabete artean atzeratu dute. Izan ere, Nafarroako Gobernuak "kalteen txosten berria" aurkeztu baitu.