AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Durangaldeko IAk aldarrikapen zerrenda bat aurkeztu du 13 ikastetxetako 500 ikasle baino gehiagok erantzundako inkesta batean oinarrituta

"Ebaluazio irizpideak ikasleekin adostea" edota "lan karga murriztea eta moldatzea" eskatu dute, besteak beste. Ikastetxeetako irakasleei eta zuzendaritzei helaraziko dizkiete aldarrikapenok.

Durangaldeko (Bizkaia) 13 ikastetxetako 500 ikasle baino gehiagok erantzun dute eskualdeko Ikasle Abertzaleakek ikasleen egungo egoeraren berri jasotzeko zabaldutako galdetegia. Erantzun horietan oinarritutako aldarrikapen zerrenda aurkeztu berri du taldeak, Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu! dinamikaren baitan.

"Ikasleen behar zehatzetara egokitutako programa" hau ikastetxeetako irakasleei eta zuzendaritzei helaraziko diete. "Ebaluazio irizpideak ikasleekin adostea" eta "lan karga murriztea eta moldatzea" exijitu dute, besteak beste, eta eskualdean ikas baldintzen aldeko borrokak martxan jartzeko prestutasuna adierazi dute.

Iragan ostiralean erasotuak izan ziren bi emakume, Arrigorriagan
Ostiralean jazo zen erasoa, Arrigorriagako etxebizitza batean. Bikotekideari eraso egiteaz gain, bere alabari ere egin zion eraso gizonezko batek.