AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Durangon, emakume bat jipoitu du bikotekideak

Asteazkenean izan zen erasoa, eta emakumea ospitalean artatu behar izan zuten.

Atzo jakinarazi zutenez, Durangon (Bizkaia) emakume bati eraso egin dio bere bikotekideak. Asteazkenean jipoitu zuen, eta gizonak eragindako zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten emakumea.

Egunean bertan atxilotu zuten erasotzailea, eta atzo utzi zuten epailearen esku.

Hiru komunikazio-taldek jaso dute Jaurlaritzaren komunikabideentzako finantzazioaren %80
Vocento, Noticias eta Prisa taldeetako hedabideen artean, gutxienez 23.263.524 euro jaso dituzte 2018 eta 2022 artean, publizitate instituzionalaren truke. Diru gehien jaso duten hurrengo biak 'Gara-Naiz' eta 'Berria' izan dira: 2.202.129 euro eta 1.356.944 euro, hurrenez hurren. Gaztelaniazko hedabideek finantzazio publikoaren %93 jaso dute.