AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EAEko anbulantzietako langileen soldatak are gehiago murriztuko ditu Grup La Pauk

Negoziazioa hautsi ez ezik, soldatak jaitsiko dituela adierazi du Kataluniako kooperatibak, barne-gutun batean. Enpresak %24 gehiago kobratu behar zuen Osakidetzari emandako zerbitzuagatik.

Euskal Autonomia Erkidegoko anbulantzietako langileak greba mugagabean egon dira. Izan ere, osasun-garraioaren sektoreko hitzarmena 2021ean iraungi zen, COVID-19 birusaren pandemia garaian, hain zuzen. Eusko Jaurlaritzak %30 handitu zuen zerbitzuaren lizitazioa; inflazioa, langileen balizko soldata-igoerak eta bestelako kostuen igoera argudiatuta. Osakidetzak azpikontratatutako Grup La Pau enpresako langileek, baina, ez dute inolako soldata-igoerarik izan.

Antza denez, soldatak igotzeko baino, horiek jaisteko asmoa du Kataluniako kooperatibak. Apirilean aurreakordio bat sinatzekoak ziren langileak eta enpresako zuzendaritza, baina, azkenean, ez da halakorik egon. Lan Ikuskaritzak zigor handiak jarri izan dizkio Grup La Pauri; besteak beste, lansarien ordainketak atzeratzeagatik edota garraiobideetan bideo- eta audio-sistemak instalatzeagatik. Beraz, teorian, enpresak ezin du sarbiderik izan administrazioaren bidezko kontratazioetara, zenbait sindikaturen esanetan.

Egoera horren aurrean, kooperatibak bertan behera utzi zuen aurreakordioa, "baliabide falta" argudiatuta. Hala, hitzarmen berriaren negoziazioak apurtu ditu enpresak eta, bere hitzetan, lan-baldintzak "eraitsiko" ditu. Langileen soldatak jaisteko asmoa du eta, antza, %20 murriz daitezke horiek.

Neurria justifikatzeko, "arrazoi ekonomikoez" baliatu da enpresa. Baina 135 milioi euroko lizitazio bat izan behar zuen, hau da, diru publikotik %24 gehiago kobratu behar zuen, Bizkaiko eta Arabako anbulantzien zerbitzuagatik.

Irakurri hemen Asier Muñoz langileari GEDAR LANGILE KAZETAk eginiko elkarrizketa.

Hil egin da aurreko astean Bergaran lan-istripuz zauritu zen langilea
Embalan 3 enpresan, zama bat jausi zitzaion gainera beharginari aurreko asteazkenean. Aurten, gutxienez 26 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.