AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EAEko Hezkuntza Legeari ezetz esan dio IAk

Atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan egin zuen protesta IAk, Hezkuntza Legeak "hezkuntza sistemaren desegite prozesuan sakontzen" duela salatzeko eta ikasleak borrokara deitzeko.

Aurreko astean jakinarazi zuen Ikasle Abertzaleak antolakundeak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza ertaineko ikasleentzat ere protesta eguna izango zela atzokoa. Hezkuntza publikoan, langileak grebara deituta zeuden, eta ikasleek ere jo zuten protestara, EAEko Hezkuntza Legearen kontra.

Lege horrek "hezkuntza sistemaren desegite prozesuan sakontzen" duela salatu du IAk. Atzo, beraz, ezetz esan zioten neurri berriari, eta, "miseriazko hezkuntzaren aurrean", antolatzera deitu zituzten ikasleak. Gasteizen (Araba), Lekeition (Bizkaia), Bilbon (Bizkaia), Plentzian (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Matienan (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa) nahiz Arrasaten (Gipuzkoa) izan ziren elkarretaratzeak, besteak beste.

Horretaz gain, Iruñerriko (Nafarroa) hainbat ikastetxetan ere mobilizatu ziren ikasleak, Miseriazko hezkuntzaren aurrean, ikasle langileok borrokara lelopean.

Irakurri hemen, protestarako deia zabaltzean, IAk EAEko Hezkuntza Legearen harira egindako adierazpenak.

Bizkaian Amazonen banaketez arduratu den enpresetako bat itxi dute eta 23 langile kaleratu dituzte
Zarratu egin dute Trapagarango Vayven Delivery. Langileek etengabe salatu dituzte euren eskubideen urraketak, eta antolakuntzara jo zuten euren lan-baldintzak hobetzeko; horrekin lotu dituzte enpresaren itxiera eta kaleratzeak. Kantabrian berdin jokatu du aurten Amazonek.