AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EAEko ikastetxeetako jantokietako langileek greba egingo dute urriaren amaieran

Grebara deitu dute ikastetxeetako jangeletan soldatapean ari diren langileek, urriaren 21erako, 27rako eta 29rako, hain zuzen. Lan baldintzak okerragotu egin direla salatu dute, eta Hezkuntza Sailari hainbat eskakizun egiteko beharra azpimarratu.

Urriaren 21ean, 27an eta 29an greba egingo dute ikastetxe pribatu, publiko zein itunduetako jantokietan soldatapean lanean ari diren langileek. Lan-baldintza "inprobisatuak", langile falta eta espazio seguru zein kalitatezkoen falta salatuko dituzte, besteak beste.

Gasteizen (Araba) egindako prentsaurrekoan eman dute hiru eguneko greba honen berri. Adierazi dutenez, Hezkuntza Sailak eta jantokiak kudeatzeaz arduratzen diren enpresek ez dute behar bezala erantzun pandemia garaian, prebentziorako protokoloen eta lan-baldintza duinen urraketa jasan baitute.

Gainera, protokoloei lotutako informazioa komunikabideen edo web-orrialdeen bidez jaso izana gaitzetsi dute, eta Hezkuntza Sailari leporatu diote aurreko ikasturteetako egoeraren araberako "begirale ratio berdinak mantendu izana".

Egoera desegonkorrak hainbat familiak izen-ematea bertan behera uztea dakarrela ohartarazi dute langileek, "inprobisatutako" baldintzek zein langile faltak izutzen dituelako, zerbitzu horren beharra izan arren. Hori guztia dela-eta, grebarako deia egin dute, lan-baldintzen defentsan eta langileen ordezkariek Hezkuntza Sailarekin elkarrizketak has ditzaten.

Gasteizko IAk oharra plazaratu du gaztetxean jazotako gertakarien harira
Gasteizko Udaltzaingoak espazioaren aurka egindako erasoaren aurrean eta "askatasun politikoen defentsan", "langile antolakuntza!" aldarrikatu dute IAko kideek. "Lan politikoa egiteko bermeak izan arte borrokan jarraituko dugu", berretsi dute.