AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EAEn, gutxienez 1.541 pertsonak egin behar dute gaua kalean

Urriaren 23tik 24rako gauean egin zuten zenbaketa: Bilbon identifikatu zituzten etxerik gabeko pertsonen %39. Iruñean berriki jakinarazi dute 100 lagun inguruk igaro behar izaten dutela gaua kalean.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gaua kalean pasatu behar izaten duten pertsonen zenbaketa bat egiten saiatu dira berriki. Urriaren 23tik 24ra bitartean izan zen azterketa, eta ikaragarriak dira bildu zituzten datuak: etxerik gabeko 1.541 pertsona aurkitu zituzten kalean gauez.

Bizkaian identifikatu zuten jende gehien, 895. Horietatik 600, gainera, Bilbon bertan topatu zituzten. Beraz, identifikatutako lagun guztien artean, %67,5 zeuden Bizkaian eta, zehazki, %39,2 hiriburuan. Gizonezkoak ziren Bilbon ikusitako pertsona ia guztiak, 541, eta emakumeak 11. Gainerako pertsonen sexu-generoa ezin izan zuten zehaztu.

Gaueko Harrerarako udal-baliabideak eskasak dira, zenbakiak ikusita: etxerik gabeko pertsonentzako 594 plaza baino ez ditu eskaintzen Bilboko Udalak.

Iruñean, 100 pertsona

Berriki argitaratu dituzte Iruñeko (Nafarroa) egoerari buruzko datuak hainbat kolektibok, eta seinalatu dute 100 lagun inguruk pasatu behar izaten dutela gaua kalean. Izan ere, hiriburuan, etxerik gabeko 270 pertsona bizi dira gutxi gorabehera, baina haiek hartzeko 165 plaza besterik ez ditu udalak.

Lanaldi partzialeko 10.331 kontratutan aurkitu dituzte "irregulartasunak" EAEn
Lan-Ikuskaritzak 5.310 enpresatan topatu du ez datozela bat kontratatutako lanorduak eta beharginek egiaz egindakoak.