AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EAEn, maizter bakoitzak soldataren %56 xahutu zuen iaz alokairuan

2019tik erregistratutako ehunekorik handiena izan da. 2024an, alokairuek %8 egin zuten gora erkidegoan.

Soldaten eta alokairuko etxebizitzen arteko harremana 2024an azterketak Infojobs plataformako lan-eskaintzetako batez besteko soldatak eta Fotocasa-n ageri diren alokairuko etxebizitzen batez besteko prezioak hartzen ditu kontuan. Hortik lortutako datuen arabera, Espainiako Estatuko hamabost autonomia-erkidegotan, areagotu egin zen iaz maizter bakoitzak alokairua ordaintzera bideratutako soldataren ehunekoa.

EAEn, hain zuzen ere, soldataren %56 xahutu behar izan zuen alokairuan pertsona bakoitzak, iaz baino gehiago: batez bestekoa %54ra heldu zen 2023an. 2024ko portzentajea, hain zuzen ere, 2019tik erregistratutako altuena izan da. 2024an zehar, gainera, %7,9 egin zuen gora alokairuko etxebizitzaren prezioak erkidegoan.

Dena den, bada alderik herrialdearen arabera: Gipuzkoa da herrialderik garestiena, eta, batez beste, soldataren %59 erabili behar izan zuen bertako maizter bakoitzak alokairuari aurre egin ahal izateko. Bizkaian %56koa izan zen zati hori, eta Araban, berriz, %37koa. Nafarroan, bestalde, %41era iritsi zen ehunekoa 2024an.

Espainiako Estatu mailan, alokairuko etxebizitzen batez besteko prezioak eta batez besteko soldatak harremanetan jartzean, Madril da zerrendaburu: iaz, soldataren %71 gastatu behar izan zuen alokairuan maizter bakoitzak, hurrenez hurren. Katalunia da bigarrena, %64ko portzentajearekin, eta EAE bera dago hirugarren postuan.

Lizarrako Bajadikaren harira irekitako prozesu judiziala gelditzera deitu dute
27 lagunek deklaratu beharko dute epaitegian maiatzean, iazko Puyko Bajadikan, udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egiteagatik.