AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ebaluazio sistemari aurre egiteko deia kaleratu du IAk

Azken egunetan Donostian, Eibarren, Gasteizen, Iruñean eta Leioan egin dituzte selektibitatearen aurkako elkarretaratzeak, IAk deituta.

Asteazkenean Iruñean (Nafarroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoan, mobilizatu ziren hainbat ikasle, selektibitateari ezetz esateko eta "ebaluazio sistemari aurre egiteko" beharra seinalatzeko. Atzo, berriz, Ibaetako campusean (Donostia, Gipuzkoa), Eibarko campusean (Gipuzkoa), Gasteizko campusean (Araba) eta Leioako campusean (Bizkaia) izan ziren Ikasle Abertzaleakek deitutako elkarretaratzeak, eta aldarri berdinaren pean batu ziren protestetara hainbat eta hainbat ikasle.

IAko kideek azpimarratu dute, besteak beste, "ikasleon osasun mentala kaltetzen" duela eta "soilik memoria gaitasuna ebaluatzen" duela selektibitateak. Proba horrek ikasleak "lehiakortasunean hezten" dituela salatu dute, baita "ikasleak sailkatzen" dituela eta "filtro sozial klasista gisara funtzionatzen duen ebaluazio sistema bat" elikatzen duela ere.

Ikusi hemen IAk maiatzean egindako adierazpenak, selektibitatearen harira

Gasolina litroak bi eurotik gora balio du lehen aldiz
Espainiako Gobernuaren 20 zentimoko laguntza irentsi du gasolinaren kostuaren gorakadak, martxo amaieran baino garestiagoa baita oraintxe gasolina litroa. Inflazioa %8,7ra igo da maiatzean, erregaien eta elikagaien prezioen igoerak eraginda.