AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EBk aurrera jarraitzen du bere mugetatik kanpo deportazio-zentroak sortzeko planarekin

Von der Leyenen esanetan, hori izango da legegintzaldia markatuko duten neurri nagusietako bat, dakartzan "arazo ekonomikoak" nola saihestu aztertzen jarraitzen duen bitartean.

Bere mugetatik kanpo deportazio-zentroak sortzea aztertzen segitzen du Europako Batzordeak, "immigrazio irregularra geldiarazteko" estrategia gisa, El PaĆ­s-ek astearte honetan jakinarazi duenez. Italiak Albanian bultzatutako ereduak sortu dituen arazo judizialak gorabehera, proposamena defendatu du Giorgia Meloni lehen ministroak. Legezko oztopoak nahiz epai judizialak izan ditu, baita giza-eskubideen aldeko erakundeen kritikak ere; hala ere, Ursula von der Leyen Batzordeko presidenteak halako zentroak bultzatzeko borondatea berretsi du, itzulerei buruzko zuzentarauaren erreforman sartu nahi baitu ikuspegi hori.

Eztabaida izan arren, Europar Batasunetik kanporatzeko deportazio-eredua "aukera bideragarritzat" jotzen dute oraindik ere estatu kide batzuek, hala nola Danimarkak, Greziak eta Austriak, hura ezartzearen alde egin baitute. Europako Batzordea zentro horien alderdi finantzarioak, operatiboak eta juridikoak aztertzen ari da orain, Batasunetik kanpoko herrialdeetan egongo bailirateke. Von der Leyenek adierazi duenez, hori izango da legegintzaldiko ekimen nagusietako bat, bideragarritasun ekonomikoari buruzko zalantzak gorabehera. Izan ere, Italiak egindako kalkuluen arabera, Albaniara deportatutako pertsona bakoitzeko, 85.000 eurotik gorakoa da kostua, Italiako zentroetako kostuaren oso gainetik (egunean 35 euro).


Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean
Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.