AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Egun Antifaxista bat egingo dute Baionan abenduaren 9an

Faxismoaren bisaia berriez eta estrategia antifaxistaz arituko dira Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialista, Toulouseko eta Parisko AFA eta Ipar Euskal Herria Antifaxista.

Faxismoa borrokatu lelotzat hartuta, Egun Antifaxista bat antolatu dute Baionan (Lapurdi) abenduaren 9rako, larunbata. Jardunaldian parte hartuko dute Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, Ipar Euskal Herria Antifaxistak, Parisko Action Antifascistek (AFA) eta Toulouseko Action Antifascistek (AFA).

Arratsaldean ekingo diote Egun Antifaxistari, Baionako Albert Thomas karrikako 3. zenbakian. Bertan, autodefentsa tailer bat egingo dute 15:30ean, eta horren ostean izango da eguneko ekimen nagusia: Faxismoaren bisaia berriak. Zein estrategia antifaxista erabili gaur egun? mahai-ingurua. Saio horretan hartuko dute hitza, hain zuzen ere, goian aipatutako lau antolakundeetako kideek.

Mahai-inguruaren ondotik, gaualdi bat izango da Baionako Epaiskan, Iparraldeko Errepresioaren Aurkako Kolektiboarekin elkartasunez.

Zortzi eta 27 urte arteko zigorrak eskatu dituzte CDRetako hamabi kideentzat
27 urteko zigor eskaerak egin ditu fiskaltzak zortzi lagunentzat, eta zortzi urtekoak gainerako laurentzat. "Erakunde gisa zuten azken helburua Kataluniaren independentzia lortzea zen, eta, horretarako, indarkeria ahalik eta adierazpenik handienean erabili zuten", dio fiskalak.