AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EH Bildu seinalatu dute hainbat hiriburutan, Gazte Topagune Sozialistari jarritako debeku politikoagatik

Margoketak egin dituzte EH Bilduren hainbat egoitzetan, Gazte Topagune Sozialistari jarritako debeku politikoa salatzeko. Urriaren 13an eta 14an izango da Topagunea.

Hainbat hilabetez Topagune Sozialista Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa) egiteko ahozko onespena eman ostean, maniobra burokratiko baten bidez, ekimena egiteko baimen nagusiak ukatu dizkie EH Bildu-Sortuk Gazte Koordinadora Sozialistari eta Ikasle Abertzaleaki. Aitzakia teknikoen atzean ezkutatuta, debeku politiko bat jarri nahi izan diote urteroko ekimenari, baina Topagunearekin aurrera jarraitzea erabaki dute gazteek: Atarrabian eta Burlatan mantendu dute hitzordua, egitaraua aldatuta.

Topaguneari EH Bildu-Sortuk ezarritako beto politikoa salatzen duten hainbat pintaketa ageri dira bart, alderdiak Euskal Herriko hainbat hiriburutan dituen egoitzetan. Besteak beste, salaketa-mezu horietan irakur daiteke: "Gazte langileon etsaiak! Topaguneari betorik ez!", "EH Bildu gazte langileon etsaia! Komunisten aurkako erasorik ez!".

Tubacexeko bi langile epaituko dituzte hurrengo asteazkenean, 2021eko grebaren harira
Hiru urte eta hamar hilabeteko kartzela-zigor eskaera egin dute beharginetako batentzat, eta hamalau hilabetekoa bestearentzat. Tubacexeko langileen grebari lotuta egingo den hirugarren epaiketa da datorren astekoa.