AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EH Bilduk berriz egin dio elkarlanerako deia EAJri

Arabako Mahai Politiko berriaren aurkezpenean, "Euskal Herri osoari eskua luzatzen jarraitzen" duela esan du EH Bilduk, Espainiako Estatuan PSOEren gobernua babesten jarraitzen duen bitartean.

EH Bilduk aurreko larunbatean aurkeztu zuen Arabako Mahai Politiko berria, 22 kide izango dituena. Gasteizen egindako aurkezpen-ekitaldian, Eva Lopez de Arroyabe Arabako Batzar Nagusietako bozeramaileak eta Ibon Saturnino Arabako arduradun politikoak hitz egin zuten, eta etorkizunari begirako erronka nagusiak azaldu zituzten.

San Saturninok, "Euskal Herri osoari" egin zion elkarlanerako deia, beste behin ere, euskal burgesiaren ordezkari nagusia den EAJri aipamen zuzena eginez: "Bidea argi daukagu. Eta nahiz eta aste honetan bertan [aurrekoan] EAJren bozeramailea den Diez jauna irrati-elkarrizketa batean Alderdi Popularrari bere sozio potentzial bezala zuzendu, edo atzo bertan [aurreko ostiralean] IpiƱazar andereak Madrilen edo Bruselan ordezkaritza nazionalak erdiesteko bideari ateak itxi, guk bidea argi daukagu. EH Bilduk Euskal Herri osoari eskua zabaltzen jarraituko du gure aitortza nazionalean aurrera egiteko eta garaiko erronkei herri-erantzunak adosteko".

Aurrera begira, arduradun politikoak esan zuen sei erronka nagusi dituela Arabak: "ongizatea eta bizi-proiektu duinak eraikitzeko oinarrizko eskubideak", "aberastasunaren sorrera eta banaketa justua", "trantsizio ekosoziala", "lurralde-oreka eta lurralde-kohesioa", "erronka demografikoa", eta, "faxismoaren gorakadaren aurrean, kultura- eta balio-borroka".

Hauteskundeetara jeltzaleekin batera joateko deia

Espainiako Estatu mailan PSOEren gobernua sostengatzen jarraitzen duen bitartean, EH Bilduk behin eta berriz egiten dio eskutik joateko deia EAJri. Otsailean bertan, bere hirugarren kongresua ixteko ekitaldian, EH Bilduk adierazi zuen besteak beste jeltzaleekin batera aurkeztu nahi duela Espainiako Estatuko eta Europar Batasuneko hauteskundeetara. Bai EAJk, bai Podemosek, bai Sumarrek hauteskunde-zerrenda bateratuak sortzeko proposamenari ezetz esan arren, proposamena defendatzen jarraitu du EH Bilduk.

Altzako familia bat 42 eurogatik etxegabetu nahi dute ekainaren 13an
Etxejabe batek, alokairua igo eta etxeko konponketak egiteari uko egin ostean, familia bat kaleratzeko prozesua abiatu du. Adingabeko bi pertsona dira tartean. Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada informatibo bat antolatu du ekainaren 9rako.