AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EHUko irakasle batek mezu faxistak zabaldu ditu

Lan-zuzenbidean aritzen da irakasle, eta hainbat eduki faxista partekatu ditu X sareko bere kontuan.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) faxistei ere lekua egiten die, ikasle-mugimenduaren Leioatik! atariak salatu duenez. Leioako (Bizkaia) campusean lan-zuzenbidea irakasten duen pertsona batek agerian utzi ditu bere ideia faxista eta erreakzionarioak, X sare sozialean zabaldutako hainbat edukiren bitartez, eta eskolak ematen jarraitzen du hala ere.

Besteak beste, Santiago Armesilla faxistak eta Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangeak (Falange Española de las JONS, gazteleraz) X plataforman egindako hainbat argitalpen partekatu ditu aipatutako irakasleak.

"Islamiar jantziak debekatu behar dira Espainian", dio Armesillaren mezuetako batek; eta "Gure jendea Europar Batasunaren gainetik dagoelako: bozkatu Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea. ¡Arriba España!" dio Falangearen argitalpenetako batek.

Heriotza-zigorra aldarrikatzen duen mezu bat ere zabaldu du EHUko irakasle faxistak, "marikoikeriak" alde batera uzteko eskatuta.

Munduko biztanleen %1ek %95ek baino aberastasun gehiago pilatzen dute
Oxfam Intermonen txosten berriak desparekotasun nabarmena erakutsi du, baita "hegoalde globalaren" eta "lehen munduaren" arteko ezberdintasunak ere: mundu osoko aberastasunaren %31 pilatzen du "hegoalde globalak", munduko populazioaren %79 bertan bizi arren.