AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ehunka ikaslek egin dute bat IAren deialdiekin Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Tokian tokiko egitarauak antolatu ditu Ikasle Abertzaleakek, 'Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza' lemaren pean. Mobilizazioez gain, "genero problematika hezkuntzan" izan dute hizpide eskualde guztietako hitzaldietan.

Asteazken honetan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, mobilizaziorako eta formakuntzako parada izan da Hego Euskal Herriko hainbat eskualdetan. Ikasle Abertzaleakek egindako deialdiekin bat eginez, ehunka ikaslek Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza aldarria zabaldu dute hamaika ikastetxetan zein herriko plazetan. Horrez gain, izan da solasaldientzako tartea ere; "genero problematika hezkuntzan" hitzaldien bidez.


IAko kideek hilaren 12an argitaratu zuten Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza izeneko kanpaina. Azaldu zutenez, indarkeria matxistak "emakumea subjektu debaluatu izateko baldintzak" ezartzen ditu. Ondorioz, horren lanketa politikoari eman diote bidea egunotan.

Milaka lagunek aldarrikatu dute "gaitasun sozialisten antolakuntza" indarkeria matxistaren aurka
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak mobilizatzera deitu zuen gaurko, eta milaka pertsonak egin dute bat deialdiarekin. Itaiako kideek azaldu dute lehentasunezkoa dela "indarkeria matxista geldiarazteko borrokak abiaraztea", eta haien "norabide politikoa" dela "harreman eredu sozialisten eraikuntza da, denok bizi baldintza berak izan ditzagun".