AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ehunka pertsona atera dira kalera beste aste batez, "burgesiaren diktaduraren aurka"

Atzo ere ehunka lagunek atera zuten kalera "burgesiaren zuzeneko diktaduraren" aurkako aldarrikapena, "askatasun politiko eta zibilen" defentsan. Asteburu honetan hamahiru herritan deitu zuen mobilizatzera Gazte Koordinadora Sozialistak, eta aurreko astean baino are jende gehiago batu da deialdietara. "Antolakuntza komunistaren beharra" aldarri, "askatasun kolektiboen" aldeko borroka berretsi du GKSk.

Atzo, azaroak 7, ondoko herrietan izan ziren mobilizazioak: Donostia (Gipuzkoa), Hernani (Gipuzkoa), Tolosa (Gipuzkoa), Azpeitia (Gipuzkoa), Ordizia (Gipuzkoa), Bergara (Gipuzkoa), Zumaia (Gipuzkoa), Iruñea (Nafarroa), Gasteiz (Araba), Bilbo (Bizkaia), Gernika (Bizkaia), Durango (Bizkaia) eta Ondarroa (Bizkaia).

GKSren salaketa kanpainaren aurkezpena irakurtzeko, egin klik hemen

Atzoko mobilizazioak, irudietan:

Etxegabetzeen aurkako 35 alegazio aurkeztu dituzte Gasteizko Olarizuko bizilagunek
Ostegunean egindako prentsaurrekoan, haien egoeraren berri eman zuten Olarizuko etxebizitza birjabetuetako bizilagunek. Urriaren 20an jakinarazi zien udalak martxan dela 124 etxebizitzak ofizioz "berreskuratzeko" eta bizilagunak kanporatzeko prozesua, eta hamar egun zituztela alegazioak aurkezteko. Hala, beharrezkotzat jo dute "aterabide kolektibo" bat.