AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ehunka pertsona Madrilen, Prozesu Sozialistaren aldeko Elkargunearen aurkezpenean

Larunbatean izan zen Madrilgo, Valladolideko eta Gaztelako beste hiri batzuetako ekimenaren aurkezpena Carabanchelen, eta 250 lagun baino gehiago bertaratu ziren.

Irailean eman zuten Prozesu Sozialistaren aldeko Elkargunearen (Encuentro por el Proceso Socialista) sorreraren berri. Madrilgo, Valladolideko eta Gaztelako beste hiri batzuetako hainbat militantek sortu dute "borondate sozialisten arteko espazio irekia", "formakuntzan sakontzen jarraitzeko eta gure gaitasun kolektiboak areagotzeko beharrezkoak diren eztabaidak izateko" asmoz. Modu horretan, "gure borrokaren helburura, sozialismora, hurbiltzeko beharrezkoak diren bitartekoak etengabe garatzea eta hobetzea" da haien helburua; "azken batean, esparru bat eraikitzea, planteatzen zaizkigun erronka guztiei erantzun ahal izateko, eta ildo horretan aurrera egiteko".

Carabanchelen aurkeztu zuten Prozesu Sozialistaren aldeko Elkargunea joan den larunbatean, EKO Espazio Soziokultural Askatu eta Autogestionatuan. Horretarako, zehazki, Etxebizitzaren eginkizuna estrategia politiko berri baten eraikuntzan eta Proposamenak ziklo politiko berri baten irekieraren harira hitzaldiak antolatu zituzten ekimeneko kideek. 250 lagunetik gora elkartu ziren Carabanchelen.

Hego Euskal Herriko unibertsitateek murrizketak egingo dituzte argindarraren kontsumoan
EHUk ezarriko ditu neurririk gogorrenak, zenbait hilabetez, berogailuak egunean bi ordu gutxiago pizteko plana jarriko baitu martxan. Larunbatetan liburutegiak ixtea eta berogailuetan 19 graduko gehienezko tenperatura ezartzea ere aurreikusten dute. Argindarraren faktura 5 milioi euro ingurukoa izan ohi da, baina 13 milioi eurokoa izango da aurten, kontsumoa %10 murriztu den arren.