AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eibarko azken lan-heriotza salatzera deitu du Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak

Mutrikuarra zen astelehenean lan-istripuz hil zen behargina, eta Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak elkarretaratze bat egingo du bihar Mutrikun.

Astelehenean, Eibarren (Gipuzkoa) izan zuen lan-istripu bat 60 urteko langile batek: pabiloi bateko teilatutik erori zen, 5 metroko altueratik, hain zuzen. Larriki zauriturik eraman zuten Donostiako (Gipuzkoa) ospitalera, eta han zendu zen.

Mutrikuarra zen langilea, eta hala, lan-heriotza horren aurka mobilizatzera deitu du Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak. Kapitalismoa hiltzailea lelopean egin du deialdia, eta biharko, ostegunerako, antolatu du elkarretaratze bat. Mutrikuko (Bizkaia) Goiko plazan izango da protesta, 19:00etan.

59 bideo-zaintza kamera berri jarriko ditu Iruñeko Udalak
Lehenengo Alde Zaharrean ipiniko dituzte kamera gehienak, San Fermin jaien aurretik, eta gainontzeko auzoetara hedatuko dituzte bigarren fase baten bidez. Uniformez nahiz kalez jantzitako polizien presentzia ere areagotuko dute zenbait gunetan.