AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eibarko EHUko ikasleek greba mugagabea hasiko dute bihar, Zaldibarko zabortegiko gertakariak direla-eta

Bihartik aurrera, greba mugagabea egingo dute Eibarko EHUko ikasleek, Zaldibarko hondakindegiko gertakarien harira. Ondorioz, bihar Eibarren hastekoa zen Herri Unibertsitatea atzeratu egingo da.

Eibarko Unibertsitateko Ikasle Mugimenduak (EUIM) sare sozialen bidez aditzera eman duenez, Eibarko (Gipuzkoa) EHUko ikasleek grebaldi mugagabea deitu dute, "Zaldibarko zabortegian gertatu denaren ondorioz eta azalpenak jasotzeko asmoz". Bihar, otsailak 19, hasiko dute greba.

Eibarko Herri Unibertsitatea, atzeratuta

Greba deialdia dela-eta, atzeratu egingo dute bihar bertan hastekoa zen Eibarko Herri Unibertsitatearen bigarren edizioa. Oraindik ez dute zehaztu zein izango den data berria.

Leioan izango da aurtengo Herri Unibertsitate nazionala, otsailaren 26tik 27ra
Aurten ere Leioako campusak hartuko du Herri Unibertsitate nazionala, otsailaren 26tik eta 27ra bitartean. Bi egunez izango dira hitzaldi, mahai-inguru eta jarduerak, eta besteak beste, bertan izango dira Isabel Benitez, Itaia Emakume Sozialisten Sareko kideak, Herrialde Katalanetako SEPC ikasle sindikatuko kideak, Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareko kideak edota Jose Maria Lorenzo Espinosa. Ostegun gauean jaialdia egingo dute Bilboko Etxarri II gaztetxean, eta Rodeo eta Huntza taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.