AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eibarren eta Hernanin ere parke eolikoak egin nahi dituzte

Enigma Green Power enpresak jarri nahi du Hernaniko parkea, bost errotakoa, eta Arena Power Solarrek Eibarkoa; sei errota izango lituzke horrek. Gipuzkoan, denera, parke eolikoak egiteko zazpi eskaera aurkeztu dituzte hainbat enpresak.

Astebetean, parke eolikoak jartzeko eskaera bi egin dituzte Gipuzkoan: Eibarren eta Hernanin. Enigma Green Power enpresak erakutsi dio Hernanin parke bat eraikitzeko asmoa Eusko Jaurlaritzari. Eibarren, berriz, Arena Power Solar taldeak egin nahi du parke bat.

EAEko Agintaritzaren aldizkariak gaur eman du Eibarko proiektuaren berri, eta maiatzaren 15eko data du idatziak. Eibar, Elgeta eta Bergara artean egingo lukete parkea, eta sei haize errota izango lituzke. Gipuzkoan jarri nahi duten instalaziorik handiena izango litzateke Deba Bailarakoa.

Hernaniko proiektua ere EAEko Agintaritzaren aldizkarian jaso dute, baina atzo argitaratu zuten. Maiatzaren 9ko data du, eta zehazten da Adarra eta Zaburu mendien artean kokatuko luketela parkea, bost haize errota eraikita. Duela urtebete inguru jakinarazi zuen toki berdinean parke eoliko bat jartzeko asmoa zuela beste enpresa batek, Berria-k gogorarazi duenez.

Guztira, zazpi dira Gipuzkoan parke eolikoak egiteko aurkeztu dituzten eskaerak: aipatutako bi proiektuez gain, hainbat enpresak daukate asmoa Buruzai, Itsaraz, Piaspe eta Trekutzen haize errotak jartzeko. Karakate mendia ere begiz jo zuten, baina, azkenean, eskaera atzera bota zuen Capital Energy enpresak.

Oraingoz, parke eoliko bakarra dago martxan Gipuzkoan, Elgea-Urkillakoa. Arabako lurrak ere hartzen ditu parke horrek: 38 errota ditu, eta horietatik hamahiru daude Gipuzkoan eta 25 Araban.

Armada sionistako zauritu eta hildako kopuruek nabarmen egin dute gora Rafahko lur-erasoa hasi zenetik
Martxoan eta apirilean 24 soldadu sionista hil baziren, maiatzaren 7tik eta 21era bitartean soilik, 23 hil dira gutxienez. Palestinar erresistentziaren erantzun irmoa eragiten ari da harekiko atxikipena handitzea eta sionisten porrot-sentipena.