AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eibarren izan den azken lan-heriotza salatu dute Mutrikun

Joan den astelehenean galdu zuen bizia Mutrikuko behargin batek Eibarren, soldatapeko lanean ari zela, teilatu batetik erorita. 'Kapitalismoa hiltzailea' lelopean, protestara deitu du gaurko Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak.

Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak deituta, elkarretaratze bat egin dute gaur Mutrikun (Bizkaia), astelehenean Eibarren (Gipuzkoa) izan zen lan-heriotza salatzeko. Izan ere, joan den astelehenean lan-istripua izan zuen behargin mutrikuar batek Eibarko industrialde batean, teilatu batetik amilduta. Donostiako (Gipuzkoa) ospitalera eraman zuten larriki zauriturik, baina han hil zen handik gutxira.

Kapitalismoa hiltzailea lelotzat hartuta atera dira protestara arratsaldean Mutrikun, eta Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "kapital metaketaren dinamikak berak eragiten ditu" lan-heriotzak: "Honelako biolentzia eta heriotzak ezinbestean onartu beharreko albo-kalte moduan onartzen dira".

"Ezkerreko sindikatu eta alderdien mugak argiak dira, eta horien aurrean alternatiba politiko bat eraikitzea ezinbesteko bihurtu zaigu langileoi. Antolakuntza komunista indartu dezagun", aldarrikatu dute.

34 ikasle atxilotuen erabateko absoluzioa eskatu dute Gasteizko campusean
Gasteizko campusean egin dute manifestazio bat goizean, IAk deituta. EHUren errepresio poliziala salatzeaz gain, hiru exijentzia egin dizkiote: atxilotuen erabateko absoluzioa, balizko isunak bertan behera geratzea eta polizia-indarrek campusetan duten presentziaz hitz egiteko mahai bat osatzea. Gaurkoan ere handia izan da poliziaren presentzia campusean, goizean goizetik.