AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ekainean, batez beste, %10,3 igo ziren elikagaien prezioak Espainiako Estatuan

Iazko ekaineko prezioekin alderatuta, %45 garestiagoa da azukrea, %20 garestiagoa esnea, %16 garestiagoa txerrikia eta %13 garestiagoak arrautzak nahiz zerealak.

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) asteazken honetan baieztatu dituen datuen arabera, ekain honetan, %1,9koa izan da inflazioa: alegia, 2022ko ekaineko prezioekin konparatuz gero, aurtengo ekainean %1,9 igo dira salneurriak. Joan den maiatzean, %3,2koa izan zen inflazioa Espainiako Estatuan.

Ekainean azpiko inflazioa (epe luzera begirako joera egonkorragoa erakusten duena) ere zertxobait jaitsi den arren, altua izaten jarraitzen du; adituen arabera, horrek erakusten du zaila izango dela energiaren prezioen jaitsiera erosketa-saski orokorrean islatzea. Ekainean %5,9koa izan da azpiko inflazioa, eta %6,1era heldu zen iragan maiatzean.

Elikagaiak, are garestiago

Erosketa-saskian bereziki nabarmena da oinarrizko elikagaien garestitzea. Aurtengo ekainean, iazko ekainean baino %10,3 garestiagoak izan dira elikagaiak (maiatzean, %12koa zen alde hori). Batez besteko kalkulu horretan, baina, azpimarra egin behar zaie hainbat jakiren prezioen igoerari. Azukrea duela urtebete baino %45 garestiagoa da, esnea %20 garestiagoa, txerrikia %16 garestiagoa, zerealak eta arrautzak %13 garestiagoak, eta barazkiak %11 garestiagoak.

Hemezortzi hilabeteko zigorra eskatzen dute gazte batentzat, Gasteizen PPko kide bati erasotzea leporatuta
2021ean PPko militante bati ukabilkada bat emateagatik zigortu nahi dute emakumea. Gasteizen epaitu dute aste honetan.