AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ekaitz Samaniego preso politikoa Murtziatik Zuerara lekualdatuko dute eta Jose Angel Otxoa de Eriberi hirugarren gradua onartu diote

Murtzia I espetxeko Tratamendu Batzordeak proposatu du Ekaitz Samaniego preso politiko gasteiztarra Euskal Herrira gerturatzea. Hori dela eta, Zuerara (Zaragoza) lekualdatuko dute; erabakia, baina, ez da oraindik egikaritu. Otxoa de Eriberen kasuan, Castello I espetxeko Tratamendu Batzordeak proposatu du gradu aldaketa. Bere gaixotasun sendaezina kontuan hartu dute erabakia hartzeko.

Hala Bedik jasotakoaren arabera, Espainiako Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak Zuerara (Zaragoza) lekualdatuko du Ekaitz Samaniego euskal preso politikoa, Murtzia I espetxeko Tratamendu Batzordearen proposamenez. Erabakia publiko egin badute ere, lekualdaketa ez da oraindik gauzatu. Momentuz, dispertsio egoeran jarraituko du, beraz.

Urtarrilaren 14an, zazpi urte bete zituen espetxean preso gasteiztarrak. Espainiako Auzitegi Gorenak Segiko gazte antolakundeko kide izateagatik ezarri zion zortzi urteko espetxe zigorra. 2018ko urtarrilean bete zituen zigorraren hiru laurdenak; hala, 2020ko urtarrilean atera beharko luke kalera.

Jose Angel Otxoa de Eribe, hirugarren graduan

Bestalde, agerkari arabarrak atzo jakinarazi zuenez, Jose Angel Otxoa de Eribe Landa preso politiko arabarra hirugarren graduan sartzea ere erabaki du Castello I-eko Espetxe Zuzendaritzak. Otxoa de Eriberi 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta 2000ko urtarriletik dago atxilo.

2016ko abenduan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Hala Bediren arabera, Otxoa de Eriberen kasuan, Castello I espetxeko Tratamendu Batzordeak proposatu du gradu aldaketa, eta espetxe-araudiko 104.4 artikulua hartu du oinarri horretarako. Artikuluak dio "duintasun pertsonalagatik, mediku txostenen arabera gaixotasun sendaezinak" dituzten presoek hirugarren gradua izan dezaketela.

Epaitegi eta komisaldegietako emakume garbitzaileek kanpaldia abiatu dute bederatzi hilabeteko grebarekin jarraitzeko
Atzo, astelehena, abiatu zuten kanpaldia Donostiako Bulebarrean, eta bihar amaituko dute. Euren lan-baldintzetan hobekuntzak aldarrikatzeko jarri dute martxan ekimena komisaldegietako eta epaitegietako emakume garbitzaileek, eta bederatzi hilabete daramatzate greban dagoeneko.